Xabier Lertxundi: “Hernaniko oroimena berreskuratzea eta plazaratzea funtsezkoa da gure herrian bizikidetzan aurrera egin nahi badugu”

Hernaniko udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien ordezkariek aurkeztu dute gaur Hernani Oroimena webgunea. Aranzadirekin elkarlanean egindako ikerketa lanen emaitzak jasotzen ditu webguneak. “Hernaniko oroimen historikoa berreskuratzea eta plazaratzea funtsezkoa da gure herrian bizikidetzan aurrera egin nahi badugu”, esan du Xabier Lertxundi alkateak.

Hernaniko Udalak, Aranzadi Elkartearekin batera, Hernaniko oroimen historikoa berreskuratzeko ikerketa lanak egin ditu azken urteotan. Motibazio politikoz, Hernanin eta hernaniarren aurka gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta jaso dituzte: euskal gatazkaren garaia (1960-2018) izan zen lehenengoa, eta ondoren, gerra zibila eta diktaduraren lehen garaia (1936-1945). Gehiago irakurri .

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana