Testigantzak biltzen, gal ez daitezen

Aranzadi elkartea 36ko gerraren hasieratik gaur egunera arte izandako giza eskubideen urraketak jasotzen eta ikertzen ari da, eta, Hernaniko Udalarekin batera, testigantzak biltzen dituen Hernani Oroimena webgunea aurkeztu berri du. Herri horretan izan diren urraketak edo hernaniarrek beste leku batzuetan jasan dituztenak jaso dituzte. Bildutako informazioa igotzen ari dira jada www.hernanioroimena.eus atarira, eta asmoa da etengabe eguneratzen joatea. Informazio horrekin, gertatu zenaren inguruko egia ezagutarazi nahi dute, baita biktimei aitortza egin eta erreparazioaren bidean pausoak eman ere. Gipuzkoako beste dozena bat herritan ere ari dira ikerketak egiten.

Hernaniko alkate Xabier Lertxundiren iritziz, beharrezkoa da horrelako proiektu baten aldeko apustua egitea, besteak beste, gertatu denaren inguruko ezagutza “objektibo eta erreal” bat lortzeko aukera ematen duelako. “Bizi izan den sufrimendua lantzen ez bada, oso zaila da normaltasuna edo bizikidetza lortzea”. Gehiago irakurri.

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana