Juan José Uria Zubiarrain

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Hernani (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Hernani (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1951-06-06
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Enplegatua
  • Rola: Alkatea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Juan Jose Uria Hernanin jaio zen 1950eko ekainaren 6an. Oso gaztetik diktaduraren aurkako mobilizazioetan hartu zuen parte, herriko beste bizilagun asko bezala. 16 urte bete zituenetik euskara eta euskal kulturaren aldeko ekintza ugaritan parte hartu zuen, eta beraz, 18 urterekin soldaduska egitera joan zenerako oso ondo ulertzen zuen euskaldunon herriaren nortasuna defendatzearen beharra.

1979ko maiatzeko hauteskundeetan alkate atera zen HB alderdiarekin eta legegintzaldi osoan egon zen (1983 arte) nahiz eta alderdiko kide ez izan. Garai hartan, Gureola-Scott S.A. amerikar multinazionalean lan egiten zuen erosketa arduradun bezala. Enpresak 400 langile zituen orduan. Alkate izendatua izan zenean administrazio-kontseiluko kide batzuk kaleratzea proposatu zuten, bezero kanpotarrekin harremanak zituen pertsonak Herri Batasunarekin lotura izateak enpresarentzat txarra zela argudiatuz. Baina Juanjo Uria ez zen inoiz HBko kide izan. Azkenik, Juanjo ez zen kaleratua izan.

Alkate izendatu zutenetik mehatxuak eta bere segurtasunaren aurkako erasoak jasotzen hasi zen. Behin kargua utzita, eraso hauek desagertu ziren.

Zehazki, 1979 eta 1983 artean bere pertsona eta bere familliaren aurkako telefono-deiak eta mehatxuzko anonimoak jaso zituen. Behin bala bat bidali zioten Udaletxeko bere bulegora. Hala ere, eraso larriena 1979ko irailaren 24an gertatu zen, Vasco-Español Batailoiko (BVE) kideek lehergailu bat jarri ziotenean bere kotxe azpian. Lehergailuak kotxea martxan jartzerakoan egin behar zuen eztanda, baina huts egin zuen eta ez zen lehertu. Bestela, poliziak Juan José Uriari adierazi zionez, lehergailuaren kargarengatik ziurtasun guztiarekin ez zen bizirik aterako egoera hartatik. Gaizki irtendako atentatu honen ondoren, 30 egun beranduago, BVE-k Donostiako Udaletxean HB-ko zinegotzia zena hil zuen: Tomás Alba Irazusta.

Ondoren, 1982ko abenduan sarekada batean atxilotua izan zen, guztira zortzi izan ziren atxilotuak, tartean beste udal ordezkari bat zegoela, Agustín Apaolaza alkateordea. Juan Jose Uriak lehenengo 24 orduak Gipuzkoako Gobernu Zibilean pasa zituen, eta nahiz eta aske utziko zutela esan behin baino gehiagotan, Madrilera eraman zuten Puerta del Sol-eko ziegetara.

Madrilen abenduaren 9tik 19ra bakartua egon zen. 3 edo 4 egunetan ez zioten jatekorik eman eta 6 eta 7 kilo artean galdu zituen. Hamar egunetan bakartua egon ondoren epailearengana eraman zuten eta honek aske utzi zuen.

Urraketak

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Mehatxu-erakutsia kaleetan, etxean edo lantokietan > Telefono-deiak

  • Egilea: Ezezaguna
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1979-xx-xx / 1983-xx-xx

Frogaren elementuak

Oharrak:
Telefono dei mehatxagarriak jasan zituen atentatuaren aurretik eta ondoren, 1979ko maiatzean alkate izendatu zutenetik. Ez zuen salaketarik jarri kasu bakar batean ere.

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Mehatxu-erakutsia kaleetan, etxean edo lantokietan > Eskutitza

  • Egilea: Ezezaguna
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1979-xx-xx / 1983-xx-xx

Frogaren elementuak

Oharrak:
Anonimo mehatxagarriak jasan zituen atentatuaren aurretik eta ondoren, 1979ko maiatzean alkate izendatu zutenetik. Horietako batean bala bat bidali zioten udaletxera. Ez zuen salaketarik jarri kasu bakar batean ere.

Segurtasun fisiko eta psikikoaren zapalketa > Atentatuak eta eraso fisikoak > Lehergailuarengatik (bonba-autoa, bonba-lapa, pakete bonba...)

  • Egilea: BVE
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1979-09-24

Frogaren elementuak

Oharrak:
Bere kotxean lehergailua jarri zuten, baina ez zuen eztanda egin eta onik atera zen

Segurtasun fisiko eta psikikoaren zapalketa > Poliziaren zaintzapean/torturak > Komisaria eta kuarteletan

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Madril
  • Data: 1982-12-09 / 1982-12-19

Frogaren elementuak

Oharrak:
Abenduaren 9tik 19ra bitartean inkomunikatuta egon zen. Madrilera eraman zuten eskuburdinak jarrita, 3 eta 4 egun artean egon zen jan gabe, eta 6 eta 7 kilo artean galdu zituen

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana