Oharrak:ez dago erabilgarri
Arturo Quintanilla Burgoseko probintzian jaioa zen. Hernanin kokatu ondoren, familia sortu zuen, hiru seme-alaba izan zituen eta José Mari tabernako jabea izan zen. "Vidas rotas" liburuan jasotzen denaren arabera, ETA-k estortsionatu egin zuen behin baino gehiagotan, 10 milioi pezetaren ordainketa exijituz. Biktimak "Frantziara bidaiatu zuen ETA-rekin harremanetan jarri nahian, baina ez zuen lortu. Atentatua baino bi hilabete lehenago estortsio egiten zuen beste eskutitz bat jaso zuen diru gehiago eskatuz".
1983ko irailaren 6an, taberna itxi eta kotxea martxan jarri ondoren bere emaztea eta alabetako batekin batera, tiroz hil zuten. Bertan zegoen alabak El País egunkariari esan zionez: "nire aita kotxea martxan jartzen ari zela kotxe ilun bat hurbildu zen, urdina edo beltza kolorekoa; gure ondoan jartzerakoan, gidariaren ondoan eserita zegoenak leihatila jaitsi, burua eta besoa atera eta oso gertutik tiro egiten hasi zitzaigun, kalea oso estua denez bi kotxe nekez sartzen dira. Lehenengo tiroarekin nire aita alde batera erori zen, nire amak eta biok balak gure aurpegitik nola pasatzen ziren nabaritu genuen; hirurok hil gintezkeen. Tiro egin zuenak jaka iluna jantzita zuen, betaurreko ilunak eta ilea motza ". Arturo Quintanillak 44 urte zituen.
Ondoren, 1985ean, ETA-ko kide zen José Antonio Pagola Cortajarena 23 urtetako espetxealdira zigortua izan zen "banda armatuko kide" izatea eta "aurrez aldetik pentsatutako hilketa" egitea leporatuta. Halaber, familiari 12 milioiko kalte-ordaina ematera behartu zuten. Epaia atera baino urtebete lehenago, Arturo Quintanillaren semeetako bat (J.B.Q.A.) Grupo Liberal Vasco-ren (GLV) sortzaileetako bat izan zen. Talde honek garrantzi txikiko atentatuak egin zituen, eta 1984an zehar, ezker abertzaleko jarraitzaile ziren Hernaniko bizilagun batzuei mehatxatu eta estortsio egin zien.yo
Oharrak:
"Vidas rotas" liburuan jasotakoaren arabera (or. 447):"la organización terrorista intentó extorsionar al empresario hostelero, solicitándole 10 millones de pesetas. Arturo viajó a Francia para intentar contactar con ETA, pero no lo consiguió. Dos meses antes del atentado el hostelero recibió una nueva carta de extorsión en la que se reclamaba más dinero".
Oharrak:
Su-armaz egindako atentatu batean hil egin zen, emaztearen eta alabaren aurrean, taberna itxi eta autoa martxan jartzera zihoala etxera joateko, Hernanin. “Hirurok hil ahal izan gaituzte”, adierazi zion 15 urteko alabak El País egunkariari. Barne Ministerioak terrorismoaren biktima gisa aitortua.
Egoera prozesala: kasu zigortua. Kondenatutako atentatu hilgarriaren egileak
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana