Oharrak:ez dago erabilgarri
Musikaria eta irakaslea. Hernaniko JS-ra afiliatua (Gipuzkoa). Espetxean egon zen 1934ko urrian emandako iraultzan parte hartzeagatik, eta 1936ko otsailean, Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, aske geratu zen amnistiari esker. Gerra Zibilean, Meabe 5 Batailoiko 4. Konpainiako tenientea izan zen (JSU), "Dragones" deiturikoa (Euskadiko 22.na). Ipar frontea erortzerakoan, Kataluniako zonalde errepublikanora pasa zen, eta bertan, "Montaña Pirenaico" Batailoiko Metrailadoreen kapitaina izan zen. Behin gerra amaituta, Frantziara erbesteratu zen, non Winnipeg-ean ontziratu zen Txileko bidean, Santiagora 1939ko irailaren 2an iritsiz. Bertan zendu zen 1985ean.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana