Oharrak:
Bilboko Etxebarria parkean Ertzaintzaren eta ETAko kideen arteko tiroketa izan zen 1991ko abuztuaren 29an. Ertzain bat eta Juan Maria Ormazabal hil ziren. Autopsiaren arabera, distantzia oso gutxira eginiko tiro batek eragin zion heriotza azken horri. Lekukoen arabera, lurrean zauriturik zegoela jaso zuen tiroa.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana