Antonio Murillo Chacón

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Puebla de la Reina (Badajoz)
  • Bizitokia: Hernani (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: 1981-06-26
  • Lanbidea: Langabea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:25 urte zituen

Urraketak

Bizitzarako eskubidearen zapalketa > Atentatuak > Tiroengatik

  • Egilea: GAE
  • Tokia: Florida Auzoa, 928 (Hernani)
  • Data: 1981-06-26
  • Non lurperatua: Hernaniko Hilerria

Frogaren elementuak

Oharrak:
Donostia Ospitalera zeramatela hil zen. Pertsona batek tiro egin zion buruan, bere etxeko ezkaratz ondoan, Hernaniko Florida auzoko festetan, goizaldeko ordu txikietan. / Espainiako Barne Ministerioak biktima bezala errekonozitu zuen. Hernaniko festak bertan behera gelditu ziren hiletarako, baina ondoren berriro ireki ziren txosnak, “atentatu politikoa” ez zela izan zabaldu baitzen. Drogen jabetzagatik atxilotu zuten bi urte lehenago. Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (AVT) ustez Komando Autonomo Antikapitalisten (CAA) biktima izan zen, COVITEk “eskuin-muturrari” leporatu zion, baina gaur egun ETA-CCAAri egozten dio. Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren ustez CAA izan ziren, eta Calleja eta Sánchez-Cuenca, Arartekoaren txostena, Belén Pulgar eta Guardia Zibilaren ustez ere bai. ETAk inoiz ez zuen bere gain hartu. Comandos Autónomos. Emboscada en Pasaia. Un crimen de Estado liburuan “Grupo Autónomo de Autodefensa de Euskadi” (261. or.) aipatzen da baina ez da kasu hau aipatzen. Deklaratu gabeko gerra. Estatu-terrorismoa Euskal Herrian (Euskal Memoria, 2015: 696) liburuak gerra zikineko biktimen barruan sartzen du. (Gogora)"Vidas rotas" liburuan (374-375. orrialdeak) honako hau esaten da: "Atentatuaren egiletza hurrengo egunean hartu zuen bere gain ordura arte ezezaguna zen Euskadiko Autodefentsarako Talde Autonomoak (GAAE). " Hala ere, ETAren biktima gisa kontabilizatzen dute.Egoera prozesala: artxibatutako kasua

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana