José Morcillo Guerrero

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Jete (Granada)
  • Bizitokia: Hernani (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1944-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Langilea
  • Rola: Zinegotzia, PSE-EEko kidea
  • Antolaketa politikoa: PSE-EE

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

José Morcillo 1944an jaio zen Granadako Jete herrian. 1968ko bukaera geroztik Hernanin bizi da, eta bertan Bianchi S.A. enpresan lan egin zuen 1969tik 1985ean itxi zuten arte. Franco hil ondoren UGT eta PSOE-ko alderdikide egin zen eta Hernanin alderdiaren berrantolatzaileetako bat bilakatu zen diktadura ondoren. Hernaniko Talde Sozialistaren militante gisa, elkarte horretako Idazkaritza Nagusia hartu zuen zenbait urtez. Halaber, sindikalista bezala, Bianchi S.A. enpresa-batzordeko kide izan zen.

1979 eta 1995 artean (lau legegintzalditan zehar) Hernaniko Udal Hauteskundeetan zerrendaburu izan zen Alderdi Sozialistarekin eta 2007 arte zinegotzi bezala egon zen (zazpi legegintzaldi). 2003-2007ko legegintzaldian bere alaba den Estafanía Morcillorekin batera izan zen zinegotzi. 2007ko hauteskundeetan, PSE-EE-k Legazpin zerrendaburu bezala aurkezteko eskatu zion, bertan zinegotzi egon zelarik 2012 arte. Halaber, 1991 eta 2011 artean, zinegotzi eta Foru-parlamentari lanak egin zituen, eta 2000 eta 2011 artean udal politikaren idazkari bezala aritu zen PSE-EE-ko Probintziako Zuzendaritza Batzordean.

Ordezkari politiko bezala aritu zen bitartean bere eta bere familiaren segurtasunaren aurkako eraso eta mehatxuak jasan zituen. Bere alaba, Estefania Morcillo, eraso hauen biktima izan zen zinegotzi izendatua izan aurretik ere. Bost aldiz egin ziren manifestaldiak familliaren etxeko atarian "Morcillo carcelero", "Moncillo entzun: pim pam pum!" garrasi eginez. Horrez gain, mehatxuak jaso zituen telefono-deien bitartez, "telefonoa tortura tresna bihurtu zen 24 orduetan zehar" José Morcilloren hitzetan.

Jasotako eraso eta mehatxu guztien artean, Jose Morcillok era berezi batean gogoratzen du, bere larritasunagatik, 1995eko ekainaren 29an talde soialistaren beste kide batzuekin batera kalean jasotako astinduaz. Herriko jaien azkeneko eguna zen eta Udaletxetik atera ondoren Txoznetako zonaldetik igarotzerakoan 10-15 gaztek eraso egin zieten. Bai Jose Morcillok eta bai bere kideek ere ukabilkadak eta ostikoak jaso zituzten, hala nola irainak eta herio-mehatxuak.

Hala ere, José Morcillorentzat  bere alaba Estefaníak 1996ko maiatzaren 25ean Donostiako Unibertsitate-campusera autobusez zihoanean jasotako erasoa da guztien artean mingarriena. Hernaniti-Donostia bidean, irainen biktima izan zen eta ezpaina erdibitu zion ukabilkada bat jaso zuen, autobusean zeudenak erasoaldia geldiarazteko ezer egin ez zutelarik. 

Urraketak

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Mehatxu-erakutsia kaleetan, etxean edo lantokietan > Telefono-deiak

  • Egilea: ETA
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1979-xx-xx / 2011-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Testigantza idatzia. Iturria: Biktima. - (Dokumentala).
  • Ahozko testigantza. Iturria: Biktima. - (Lekukotza).

Oharrak:
Mehatxuzko telefono-deiak jaso zituen

Segurtasun fisiko eta psikikoaren zapalketa > Atentatuak eta eraso fisikoak

  • Egilea: Kale borroka
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1995-06-28 / 1995-06-28

Frogaren elementuak

Oharrak:
Kale publikoan eraso zioten, Peñacova eta Chicarekin batera, 01:100 aldera (herriko jaietako azken eguna). Gertaerak epaituak izan ziren.

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Talde bateko kide izateagatik

  • Egilea: Kale borroka
  • Tokia: Hernani
  • Data: 2000-xx-xx / 2011-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Testigantza idatzia. Iturria: Biktima. - (Dokumentala).
  • Ahozko testigantza. Iturria: Biktima. - (Lekukotza).

Oharrak:
Bost aldiz ere egin ziren manifestazioak familiaren etxeko atean, "Morcillo carcelero", "Morcillo entzun: Pim pam pum!" Oihukatuz.

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Talde bateko kide izateagatik

  • Egilea: ETA
  • Tokia: Hernani
  • Data: 2000-xx-xx / 2013-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Testigantza idatzia. Iturria: Biktima. - (Dokumentala).
  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ofizioa. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila. - (Eskutitza).
  • Barne Ministerioaren ofizioa. Iturria: Espainiako Barne Ministerioa. - (Eskutitza).
  • Ahozko testigantza. Iturria: Biktima. - (Lekukotza).

Oharrak:
Eskolta izan zuen 2000 eta 2013 artean. Ez dakigu zein den bizkartzainaren ardura duen erakundea (Eusko Jaurlaritza edo Espainiako Gobernua).

Pertsonen aurkako mehatxu larriak > Mehatxu-erakutsia kaleetan, etxean edo lantokietan > Eskutitza

  • Egilea: Ezezaguna
  • Tokia: Hernani
  • Data: 2003-05-00

Frogaren elementuak

  • Anonimoa. Iturria: Biktima. - (Besteak).
  • Testigantza idatzia. Iturria: Biktima. - (Dokumentala).
  • Ahozko testigantza. Iturria: Biktima. - (Lekukotza).

Frogaren elementuak

  • Prentsa-artikulua. Iturria: El País. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Anonimoa. Iturria: Biktima. - (Besteak).
  • Padre nuestro que estás en Euskadi (liburua). Iturria: Bibliografia. (Ref. 84-08-02568-6). - (Bibliografia).
  • Testigantza idatzia. Iturria: Biktima. - (Dokumentala).
  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ofizioa. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila. - (Eskutitza).
  • Barne Ministerioaren ofizioa. Iturria: Espainiako Barne Ministerioa. - (Eskutitza).
  • Ahozko testigantza. Iturria: Biktima. - (Lekukotza).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana