Oharrak:Emaztea: Joaquina
Miguel José eta Rufinaren semea, Hernanin (Gipuzkoa) jaio eta bizi zen. Joaquinarekin ezkondua eta doitzailea lanbidez. Zinegotzia izan zen Hernaniko Udalan Alderdi Sozialistarekin eta herriko etxearen sortzaileetako bat izateaz gain, Hernanin ospatu zen lehenengo grebaren antolatzaileetako bat ere izan zen. 1917ko lehenengo greba horren ondorioz atzerrira ihes egin behar izan zuen, baina amnistia lortu bezain laster bueltatu zen. Villaescusako (Cantabria) herrian “El Henar” gazta fabrika sortu zenean bertan sartu zen muntatzaile bezala lanean ondoren mekanikaria izateko. 1934ko Urriko greban Liañoko (Villaescusa, Cantabria) talde sozialistaren alderdikidea zen eta bertako lehendakari izendatu zuten 1936ko abuztuaren 27an bozketa bidez. Altxamendu Nazionala hasi zenean Frente Popularreko batzordearen antolatzaile nagusienetako bat izan zen. 1938ko martxoaren 19an atxilotua izan zen eta Santanderreko Espetxe Probintzialera eramana. Urte bereko apirilaren 1ean aitortzera deitu zuten eta Santanderreko Plazan epaitua izan zen Gerra-kontseiluan. 1939ko ekainaren 10eko sententziaren bitartez matxinadarekin bat egitea egotzi eta heriotza zigorra ezarri zioten. 1939ko ekainaren 24an Duesoko Espetxe-koloniara (Santoña, Cantabria) lekualdatu zuten eta 1940ko maiatzaren 4an berriro ere trasladatu zuten Santanderreko Espetxe Probintzialera.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari atxikitzea | ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa arrunta | Auzitegi militarra | Heriotza zigorra | 1939-06-12 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Santander Espetxe Probintziala | Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | 1939-06-24 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | Santander Espetxe Probintziala | 1941-05-04 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana