Oharrak:
Hernaniko Victor Fernandez Ochoa jaunak anonimo bat jaso zuen, testu honekin: "Víctor, como eres tan malo y tan adicto a la ETA, vete preparando el panteón y las maletas, próximamente a fin de año o antes. Viva C.R. y ATE, Viva España" (GAHP).
Oharrak:
Hernaniko Victor Fernandez Ochoa jaunak anonimo bat jaso zuen, testu honekin: "Víctor: somos peor que ETA. Ellos nos enseñan pero tenemos más cojones que ellos. Te avisamos ATE".Guardia Zibilaren txostenaren arabera, "Egin ziren kudeaketak emaitzarik gabekoak izan ziren" (GAHP).
Oharrak:
Victor Fernandez Ochoa jauna Guardia Zibilaren kuartelean aurkeztu zen, hilaren 20an heriotza mehatxuak zituen gutun bat jaso zuela iragarriz. Egileak ez dira ezagutzen. Hernaniko Barrutiko Epaitegiak izapidetutako eginbideak (GAHP)
Oharrak:
1981eko otsailaren 27an, Hernanin, Bentaberri tabernan zegoela, bizkarrean tiro bat eman zioten, beranduago BVE talde parapolizialak bere gain hartu zuen atentatuan. Tiroak tetraplegia eragin zion. Hainbat ebakuntza egin arren, 13 urteren buruan hil zen Lezon. 1985eko ekainaren 7an BVE taldeko bost kideren aurkako epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Horietako biri 231 urteko zigorra ezarri zieten hainbat atentaturen egile gisa, tartean Bittor Fernandezen aurka egindakoa. Kartzelan hamar urte inguru bete zituen bakoitzak. (Euskal Memoria)
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana