Inaxio Astiasuinzarra Pagola

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Hernani (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Hernani (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1950-07-30
  • Heriotza-data: 1985-09-25
  • Lanbidea: Langilea
  • Rola: ETAm-ko kidea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Hernanin jaio zen 1950eko uztailaren 30ean. Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren, Hernaniko tailer batean aritu zen lanean. Irunen soldadutzan zegoenean atxilotu zuten, baina Donostiako Loiolako kuarteleko ziegatik ihes egin zuen eta Baionara (Lapurdi) joan zen. Han, Baionan, 1985ko irailaren 25ean, GALek Inaxio Astiasuinzarra hil zuen Ttipiko Pannecau kaleko Monbar hoteleko tabernan, suzko armekin egindako atentatu baten ondorioz.

Berarekin zeuden beste hiru pertsona ere hil ziren: Jose Maria Etxaniz Maiztegi, Agustin Irazustabarrena Urruzola eta Sabino Etxaide Ibarguren. Bi erasotzaileak atentatua egin eta hamar minutura atxilotu zituzten. Jakin ahal izan zenez, egun batzuk lehenago GALekin lotutako bi poliziarekin ostatu hartu zuten Donostiako Orly hotelean. CESIDeko talde operatiboaren buru ohia eta CESIDeko zuzendari ohia auzipetu zituzten Espainian. Barne Ministerioak terrorismoaren biktima gisa aitortu zuen.

Iñaxiok 35 urte zituen.

Urraketak

Beste zapalketa batzuk > Erbestealdia eta deserriratzeak > Poliziaren jazarpenagatik eta torturen beldurragatik

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Monbar Hotela. Rue Pannecau (Baiona)

Frogaren elementuak

Oharrak:
Hernaniko tailer batean aritu zen. Irunen soldadutzan zegoenean atxilotu zuten, baina Donostiako Loiolako kuarteleko ziegatik ihes egin zuen Baionara (Lapurdi).

Bizitzarako eskubidearen zapalketa > Atentatuak > Tiroengatik

  • Egilea: GAL
  • Tokia: Monbar Hotela. Rue Pannecau (Baiona)
  • Data: 1985-09-25
  • Non lurperatua: Hernaniko Hilerria
  • Fecha enterramiento: 1985-09-28

Frogaren elementuak

Oharrak:
Su-armaz egindako atentatua Baiona Ttipiko Pannecau kaleko Monbar hoteleko taberna. Berarekin zeuden beste hiru pertsona ere hil ziren: Jose María Etxaniz Maiztegi, Agustin Irazustabarrena Urruzola eta Sabino Etxaide Ibarguren. Bi erasotzaileak atentatua egin eta hamar minutura atxilotu zituzten. Jakin ahal izan zenez, egun batzuk lehenago GALekin lotutako bi poliziarekin ostatu hartu zuten Donostiako Orly hotelean. CESIDeko talde operatiboaren buru ohia eta CESIDeko zuzendari ohia auzipetu zituzten Espainian. Barne Ministerioak terrorismoaren biktima gisa aitortua. Egoera prozesala: prozesu judiziala Frantzian.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana