Oharrak:Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohi eta bozeramailearen semea
Oharrak:
Donostiako komisaldegian, txoko batean paretari begira eta belauniko eduki zuten. Uneoro begiak estalita izan zituen. Postura honetan, golpeak ematen zizkioten kokotean, eskua irekiarekin. Belaunetan markak gelditu zitzaizkion postura honetan edukitzeagatik. Beste atxilotuen oihuak entzuten zituen. Une batean, biluztu egin zuten eta postura berean golpeka jarraitu zuten. Poltsa erakutsi zioten, jarri egingo ziotela mehatxatuz. Egarriz zelako ura eskatzean, “a cambio de decir algo” emango ziotela txantaia egiten zioten. Madrilerako bidean, esposak atzean zituela eta burua jaitsita eraman zuten. Bidean deklarazioa errepasatzen joan ziren, ondoren, Madrilen deklarazio poliziala egin zezan. Deklarazioa egin ondoren, lasaiago utzi zuten.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana