Oharrak:Lasarte auzoan bizi zen (egungo Lasarte-Oria). Gipuzkoako Komandantziaren agindutara zegoen milizianoa zen.
Familia-harremanak:Bere arreba Concepcion Aramburu Turtziozen hil zen, kolpìstek herria bonbardatu zutenean.
Urnietan jaioa, Lasartera bizitzera joan zen Candido. Nahiz eta Errepublika garaian militantzia politikorik ez izan, altxamendua eman zenean lehen unetik Lasarteko hainbat herritarrekin defentsa-komitearentzat lan egiten hasi zen, gidari lanak eginez. Baina frontea gero eta hurbilago ikusirik, milizianoekin batu eta frontean borrokatzera joan zen, hasiera batean MAOC Oria taldearekin. Hala ere, Molaren tropen erasoaldia zela eta, atzerakadan Bizkairaino joan behar izan ziren eta bertan Rosa Luxemburgo batailoi komunistara batu zen. Batailoi honekin borrokatu zen Bizkaia erori zen arte, kolpistek atxilotu eta Bilboko kartzeletan espetxeratu zuten arte, Deustu eta Eskolapioetan besteak beste. Hiri horretan bertan, haren aurkako prozesu bat ireki zuten auzitegi militarrek, eta Lasarteko defentsa-batzordearentzat lan egitea eta Cecilio Humanes zalditaria etxetik atera eta fusilatu zuten milizianoen taldeko kide izatea leporatu zioten. Horregatik, matxinada militarraren egilea izatea egotzi zioten eta heriotza zigorrera kondenatu zuten, 1938ko martxoaren 24an. Bere aitak frogak bildu zituen egozten ziotenaren aurka eta hauek aurkezteko eskaera burutu zuen, baina beste epaiketarik burutu gabe fusilatu zuten urte bereko urriare 24an.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Santander (Cantabria) | Bilbo |
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari atxikitzea | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Auzitegi militarra | Heriotza zigorra | |||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana