‘Hernani 1960-2021’ memoria liburua asteazkenean aurkeztu zen jendez bete zen Biteri kultur etxeko areto nagusian. Gogoa zegoen urteetan prestatu den lanaren emaitza ikusteko. Ekitaldi hunkigarria prestatu zen. Herritar asko hurbildu ziren, baita Hernanin biolentzia jasan eta biktima izan diren asko eta asko. Javier Bucesek idatzitako liburuaren aurkezpena hasi zen, Judith Montero eta Roberto Pachecok jotako Bachen Batzen gaituena moldaketarekin. Irati Sarasuak gidatu zuen eta bertan ziren baita, Hernaniko udaleko ordezkari politikoak. Eta Javier Bucesek aitortu zuen bezala alderdien, askotan ezkutuko lana, ezinbestekoa izan da testigantza eta biolentzia mota denak jasotzerako orduan. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana