Hernaniarren memorian dago 1936ko gerra zibila. Gerra haren pasarterik beltzenetakoa Hernanik bizitu zuen; 1936ko urrian, Hernanin 200 lagun inguru fusilatu zituzten frankistek; hilerriko paretan asko, eta Galarretan beste asko (hernaniarrak, 13). Ondarretako kartzelatik atera, eta hil zituzten gehienak, eta ondoren Hernaniko hilerrian lurperatu, karroan ekarrita. Haien oroimenez jarritako plaka batek horrela dio: Arerio maltzurrak zuek bazterrean utzi arren, Euzko Gogoan toki berezia daukazue.
https://kronika.eus/urumea/1570437681469-75-urte-hernanin-200-lagun-fusilatu-zituztela-28177z
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana