23 urte igaro ditu Asier Ormazabalek, espetxean. 1997ko azaroaren 26an atxilotu zuten Bretañan Auzitegi Nazionalaren aginduz, Kordobako «autobus militar baten aurkako atentaturen parte izatea» egotzita. Hasiera batean, Auzitegi Nazionalak, 351 urte eta 4 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion.
1997tik 2002ra, Frantziako espetxean egon zen. 2002ko martxoaren 11n, estraditatu zuten Espainiar Estatura. Guztira, Frantziako 7 espetxeetan eta Espainiako 6 etan egon da, azken 9 urteak Teruelen, hain zuzen. Gehiago irakurri.